BASQUELAND
Zer esango dugu Hernaniko brewery hainbeste aldiz sarituaz jada ez dakigunik. Gure txorrotetan beti aurkituko dituzu Santa Clara lager arin eta frexkua, ESB bitter txigortua eta Imparable IPA famatua.
GROSS
Ganberrismoa eta birrazarrak Igaratik. Hilero ateratzen duten Neipa kopurua inguru hauetan aurki dezakegu haundiena da. Sticky IPA ezaguna ez da inoiz falta gure hozkailuan... zatoz eta eraman itzazu guztiak.
MALA GISSONA
Bertoko (eta nazioarteko) artisau-birran erreferente duela 10 urte baino gehiagotik, Manu eta konpainiak duela 4 mende gure baleazaleek zetazeoak arrantzatzen zituzten modu berean egiten dituzte garagardoak: jarrera eta trebetasunez sobera.
META
Igor eta Sergio druidek bi urte daramatzate jada euren Astigarragako kobazulotik edari miragarriak sortzen. Gorarekin hainbat eta hainbat birrazale zoriontsu egin ondoren , Metarekin listoia igo dute: hartzidura espontaneoekin esperimentatuz, garagordogile gutxi ausartzen diren estilo zoragarri baina ez hain arruntetan espezializatzen beraiek bakarrik egin ditzaketen garagardoak helarazten dizkigute.
DRUNKEN BROS
Euskal Herrian egindako artisau-garagardoen beste aitzindarietako batzuk, Zamudiokoak erreferentzia finkoa dira gura hozkailuan. Memorial Series sortekin omenaldi ezin hobea egiten diete zendutako hainbat musika jeinuri ofrenda moduan garagardo bikainka eskainiz edonon daudela ere, Lemmy edota Edith Piaf-etik Paco de Luciara, Bob Marley edo Amy Winehouse-tik igaroz
THE SUPERBE
Liberté, birré et fraternité. Garagardo-festara iristen azkenetakoa. Muga pasata ere badakite birra onak egiten, bistan da. La Superbe-n hazyek maitemindu egin gaituzte, baina hori baino askoz gehiago dute eskaintzeko.
MUMBO JUMBO
Basqueland eta beste garagardotegi batzuentzat lanean urteak eman ondoren, Davide eta Cosmo Donostiatik Bilbora joan zitzaizkigun. Hala ere, hemen aurki ditzakegu oraindik, garagardo forman bada ere. Edabe beti freskoak, erreferentzia finkorik gabe, eta kalitate-berme diren sorta bakarretan ekoiztuak. Zurrutada luzeetan edateko garagardoak.
NAPARBIER
Noaindik maitasunez, lur hauetako garagardotegi emankorrenetako bat. Estilo desberdin ugariko garagardo bikainak. Euren laten diseinuek liluratu egiten gaituzte beti. Begiez eta tragu luzeez gozatzeko birrak.
BREW & ROLL
Kriston garagardoak kriston lupulu pilarekin. Jende ona eta birra hobea. Edo alderantziz. Tira, berdin dio. Gauza da, Brew & Roll-ek birra oso ona eta hortik gora bakarrik dakiela egiten. Esan al dugu inork baino lupulu gehiago sartzen dutela?
LA QUINCE
Zer esango dugu ba azkenik sedentarizatu zaizkigun nomada beterano hauei buruz: gure faboritoetako bat, zalantzarik gabe. Euren garagardo guztiak 10etik 15 bat dira.