HANGO BOST...
SUFFER
BAD RELIGION
Hardcore melodikoaren edo punk patineteroaren (nahi duzun moduan deitu) disko seminala. Suffer gabe ez genuke NOFX, Pennywise edo Lagwagon bezalako talderik edukiko. Melodiaren maisu, Greg Graffin unibertsitateko irakaslearen letra ia akademikoak ez genituen ulertzen, baina ez zen beharrezkoa ere.
PUNK IN DRUBLIC
NOFX
90eko hamarkadan Donostian hazi bazara, seguruenik ikusi duzu NOFX taldearen logoa kamisetetan, sudadera eta abarretan zure aiton-amonak baino gehiagotan ikusi duzu. Bad Religion-en seme ezlegitimoak, disko hau 90. hamarkada erdialdeko soinu banda ofiziala da 40 urtetik gorako askorentzat.
FRESH FRUIT FOR ROTTEN VEGETABLES -
DEAD KENNEDYS
Euskalifornia Über Alles. Askoren iritziz, Kaliforniako Never Mind the Bollocks da. Ez zuen Sex Pistols-en diskoak bezalako kataklismo bat eragin gizartean, baina Dead Kennedys taldearen debuta azkarragoa da eta kritika sozial zorrotzagoa du. Jello Biaffrak barre eginarazten dizu eta aldi berean, zure inteligentzia iraintzen duen autoritate oro pikutara bidaltzera animatzen zaitu. Hobe dela, Pol Poten Cambodiara bidaltzera.
KING FOR A DAY
FAITH NO MORE
Disko honekin obsesionatuta egon nintzen nerabezaroan, punk azkarretik eta metal astunetikharatago begira jarri ninduen diskoa. Bossa novatik death metalera igaro daitekeen Mike Patton-en ahotsa inoiz baino ikusgarriago aurki dezakegu disko honetan. Konposizio mailan disko perfektu baten bila bazabiltza, ez zait bururatzen erantzun hoberik.
...AND OUT COME THE WOLVES
RANCID
Beste klasiko bat, 90eko hamarkadan hazi zen edonorrentzat ezinbestekoa. 70 punk revivalaren, pop punkari hurbiltzen zaizkien melodien eta Bay Area-ko Green Dayren auzokideek baino kale-jarrera gogorxeagoaren arteko nahasketa bikaina. Disko-azaleko irudia milioi bat aldiz ikusi duzu kamisetetan eta petatxotan. Kaliforniako punkaren historian mundu mailan arrakastatsuenetakoa izan den talde baten obra nagusia da ezbairik gabe.